Gazte Plana
Zer da Gazte Plana?/ So what's the Gazte Plana?
Gazte Plana Plentziako Udalaren Gazteria Zinegotzigoak abian jarriko duen ekimena da. Ekimen honek gogo handia du gure herriko gazteentzako jarduerak garatzeko eta jarduera horiek gazteekin batera gauzatzeko.
Gazte Planaren helburua da herriko gazteen bizitzetan eragina izatea bai zuzenean eta bai zeharka.
Horretarako bi alor landuko ditugu batez ere:
- Zer egiten ari gara ondo eta zer hobetu daiteke?
- Zer egin dezakegu guztion artean gazteen bizi-kalitatea hobetzeko?
Gazte Plana eskura ditugun baliabideekin abian jarriko diren ekintza batzuetan oinarrituko da. Ekintza horiei esker guztion artean gure herriko gazteen bizi-kalitatea hobetuko dugu.
Gazte Plana is an initiative organised by the Youth Office of Plentzia Town Council to meet a need to develop actions with and for young people from the town.
Gazte Plana is intended to have a direct and indirect impact on the lives of the different groups of young people in the area.
We want to focus on two areas:
- The things we're already doing well and the things we could improve on.
- What we can all do together to improve the quality of life of young people.
Gazte Plana will ultimately consist of actions designed to improve the quality of life of local young people.
Nola parte hartu?/ How can you participate?
Zure ekarpenik gabe, ez dago Planik. Ezin dugu zure lekuan erabaki: Parte hartzeko hainbat modu dituzu:
- Posta elektronikoz: gazteplana.plentzia@bizkaia.org helbidera idatzi galderak egiteko edota informazioa eskatzeko.
- Udalaren Webgunean iritzia emateko dagoen fitxaren bitartez: Zer behar duzun eta nola hobetu dezakegun esateko.
- Gainera, telefonoz inkesta bat egingo dugu. Agian deituko dizugu!
- Martxoaren 6an, arratsaldeko 18:30ean, Goñi Atarian egingo den bilerara joateko gonbidapen bat bidaliko dizugu (etxean jasoko duzu) zure ideiak partekatu ditzazun eta zurea den Gazte Plan honetan parte hartu dezazun.
- Deitu 946 775541 telefonora edozein galdera egiteko edo zure iritziak eta iradokizunak emateko.
- Utzi zure iritziak eta proposamenak Udalaren postontzietan. Postontziak ondorengo lekuetan jarriko dira martxoaren 16ra arte: Kaia, Ontzitegia, Gatzamiñe, Isuskiza, Saratxaga (Sagardotegia) eta Eleiz Enparantzan.
The Plan cannot function without your contributions. We can't make up your mind for you:
There are lots of different ways you can get involved:
- By e-mail: gazteplana.plentzia@bizkaia.org for queries, consultations and requests for information.
- Opinion sheet on this municipal website: where you can tell us what you need and what improvements you would like to see.
- We will also be carrying out a phone survey. We might be calling you soon!
- You will also receive a letter inviting you to share your ideas and participate in YOUR youth plan, by attending a meeting on 6 March at 6.30pm at Goñi Portal.
- Call us on 946 775541 with any queries, opinions or suggestions you have.
- You can post your opinions and recommendations in the municipal post boxes you'll find in different locations around Plentzia up to 16 March: the harbour, Astillero, Gatzamiñe, Isuskiza, Saratxaga (Sidrería) and at Eleiz Enparantza.
WEBGUNEKO FITXA / WEB FORM
Zure iritzia, premiak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu Plentziako gazteen bizi-baldintzak hobetzeko.
Lehen zutabean zure herriko Gazte Planean lantzen ari garen alorrak aurkituko dituzu. Bigarren zutabean zure ustez behar dena edota proposatzen duzuna jarri ahalko duzu.
We'd like to hear your opinions, needs and recommendations, for improving living conditions for young people in Plentzia.
The first column shows the areas we are working on in the Gazte Plana for your municipality, while the second column is for whatever you think you need or would like us to do.