
EQUIPAMIENTO CULTURAL GOÑI PORTAL
Zerbitzu honetatik hainbat zerbitzu kudeatu eta koordinatzen dira, hala nola Ludoteka, udal ikastaroak, kultur eta jai jarduerak, haur-liburutegia... Gainera, zerbitzu honek jarduerak, jadanik ezarritako programak eta laguntza teknikoa ere sustatzen ditu.
Haurren garapen integralerako esparrua, jolasa, jostailuak eta taldeko elkarreragina erabiliz. Norentzat: ludoteka programa 4 eta 11 urte (biak barne) bitarteko haurrengana zuzentzen da. Izen-ematea: ludotekaren jarraipena egin ahal izateko, bai orokorra (batez-besteko parte-hartzea, erabilitako jolas motak, jarduera?) eta bai parte-hartzaileen partikularra (adina, sexua, helbidea, hizkuntza eredua, etortzeko maiztasuna?), parte-hartzaile guztiek izena eman behar dute.
Eskolako lanak euskaraz egiteko aukera eskaintzen zaie haurrei, tutore baten laguntzarekin; era horretan, beren adinarentzat egokiak diren kontzeptuak indartu ditzakete eta baliabideak zein ikasteko ohiturak berenganatu. Beren gurasoen aldetik euskarazko laguntzarik ez duten haurrengana zuzentzen da bereziki. Beste helburu bat da euskara eskolaren esparru itxitik kanpo sustatzea
Goñi Portal erakusketa programaren bidez, era desberdineko adierazpide artistiko hurbildu nahi zaizkie Plentziako biztanleei.. Aretoak erakusketa egutegi bat du, eta hilean bi erakusketa egitea du erreferentziatzat, hamabostaldi naturalak kontuan hartuta. Erakusketa Aretoak artisten erakusketa indibidualak hartzen ditu, aurretik eskatuz gero, Kultur Etxeak berak antolatzen dituen beste erakusketa batzuekin tartekatuta.
|