Webcam
 
Atención al Vecino
Las Mareas Farmacias de Guardia
gazte plana

GURE ALKATEAREN AGURRA

Fotografía de la Alcaldesa

Hemendik jende guztia gonbidatu nahi dut gure hiribildu noblea bisitatzera. Harro esan dezaket gauza asko eskaintzen ahal dizkiogula bisitariari.

Alde batetik, itsasoari beti lotuta egon den historia baten isla gara. Gure alde zaharra eraikin tipikoz josita dago, herrian jaiotako itsasgizon ugarien bizilekua izan baitzen iraganean.

Beste alde batetik, fenomeno sozial hori sortu zuen natura dugu: itsasadar, portu eta hondartza paregabeak, denborarekin gutxi aldatu direnak. Urteko edozein garaitan, gozamen handia da hortik paseatzea.

Halaber, jakinarazi nahi dut udalbatza berri honetatik ahaleginak egiten ari garela Plentziak bere protagonismoa berreskuratu dezan bere eskualdean eta Bizkaia probintzian, mundu osotik bidaiatu zen herri honen espiritu kosmopolitak bultzatuta.

 

Alkatea
Isabel Zarauza Norato

Plentziako Uri Udala / Ayuntamiento de la Villa de Plentzia
Plaza del Astillero, s/n 48620 Plentzia. Teléfono: + 34 94 677 32 10