PLENTZIA ESKURE28-07-2010PLENTZIAKO JAIAK ETA KULTUR AGENDA ZURE ESKUKO TELEFONOAN Zure ordenagailuan ikusi Nahi baduzu, eskuko telefonora jaitsi aurretik, zure ordenagailuko pantailan ikusteko aukera errezten dizugu honako loturan sartuta: Ordenagailuan ikusteko sakatu hemen (http://eplentzia.batuin.mobi) Plentziako gida hau eskuko telefonora jaitsi nahi baduzu, hona hemen eskura dituzun bideak 1.Bluetooth bidez Turismo Bulegoan: BLUETOOTH INFORMAZIOGUNEA • Kostua: Doan. • Jarraibideak: 1.Piztu Bluetooth-a zure eskuko telefonoan, Turismo Bulegoan kokaturik dagoen Bluetooth Informaziogunean. 2.Itxaron segundo batzuk. 3.Baieztatu mezua eta jaitsi ezazu gida. Eskuko telefono ereduaren arabera karpeta desberdin baten gordeko da gida; aplikazioak, jokuak, irudiak, jasotako artxiboak… 4.Behin gida zure eskukoan gorde denean, hor izango duzu, jokua balitz, nahi duzunean zabaldu eta erabiltzeko. 5.Ez baduzu eskaintzarik jasotzen, beharbada zure telefonoa ez da bateragarria izango, kontsultatu bateragarritasunak. *Bluetooth-bateragarritasunak: • Denak, edo ia denak: Nokia, Motorola, Sony-Ericsson, HTC • Bat edo beste: Siemens, Samsung, Pocket PC (PDA), LG • Bat edo beste/bat ere ez: Sharp, Blackberry, Android, iPhone 2.Internet Mugikorraz: http://plentzia.batuin.mobi • Kostua: Zure operadorearekin adostua duzun konexio-kostuaren araberakoa. • Jarraibideak: 1. Edonon zaudela, zabaldu zure eskuko telefonoaren nabigatzailea eta sartu honako e-helbidea: http://plentzia.batuin.mobi 2.Zure mugikorraren eredua aukeratu eta hizkuntza. 3.Bertsio gomendagarria aukeratu. 4.Aukera baieztatu eta eta zure mugikor ereduarentzako gida bateragarria jaitsiko duzu. *Beharrezkoa da GPRSa aktibo izatea. 3.Ordenagailutik eskuko telefonora: Ordenagailutik jaisteko sakatu hemen (http://wplentzia.batuin.mobi) • Kostua: Doan • Jarraibideak: 1.“Ordenagailutik jaisteko klikatu hemen” loturan sartu jaitsiera orrialdera joateko. 2. Web orrialde honetan zure eskuko telefonoarentzako eredua aukeratu eta hizkuntza eta jaitsi artxibategia (.jar) zure ordenagailura. 3. Ordenagailuan duzula, Bluetooth bidez edo datu kable baten bidez zure mugikorrera pasatu. 4.Pasatuiozu lagunen bati ”Zabaldu” aukeraren bidez: • Kostua: Bidaltzen duenarentzat: SMS arrunt bat . Jaitsiera egiten duenarentzat: operadorearekin adostua duen konexio-kostuaren araberakoa. • Jarraibideak: 1. Gida zabaldu eta aukeratu, Menu Nagusian “ZABALDU” aukera. 2. Bertan azaltzen zaizun laukitxoan zure lagunaren telefono zenbakia idatzi. 3. Baieztatu bidalketa eta segituan URL lotura bat jasoko du gida jaitsi ahal izateko. |