KIROL INSTALAZIOAK
Plentziak kirol instalazio ugari ditu kirolaren praktikarako.
Udalaren Kirol Instalazioak
- Plentzia Jai-Alai Pilotalekua. Estalitako pilotaleku luzea, udalerriko sarreran kokatua: Plazatxoa z/g. Aldagelak, dutxak eta kafetegia ditu
- Labastureko Pilotalekua. Estali gabeko pilotaleku laburra, Udaletxearen atzean kokatua: Labasture Kalea z/g.
- Tenis Pistak: Unbetik etorrita udalerriko sarreran, futbol zelaiaren ondoan, Plentziak bi tenis pista ditu, helbide honetan: Errotabarri Zelaia, z/g. Pista erabili ahal izateko, erreserba egin behar da Futbol Zelaian.
- Futbol Zelaia. Herriko futbol taldeak, S.D.Plentziak, futbol zelai bat du Errotabarri Zelaia z/g-n, Unbetik etorrita udalerriko sarreran, kirol hori praktikatzeko.
- Ardanzako Errugbi Zelaia..
- Errugbi Zelai Pribatua Txipion: metro geltokiaren ondoan dago.
- Udalaren Errugbi Zelaia Ardanzan: Urdulizera doan errepidearen ondoan dago. Plentziako Errugbi taldeak erabiltzen du: Kakarraldo Errugbi Taldeak.
- Erabilera Anitzeko Pista, Labasturen. Sarrera libreko eta erabilera anitzeko pista bat dago, futbitoan, saskibaloian eta eskubaloian aritzeko.
- Arkote Arraun Taldea. Ondarreta kalea, z/g. Helbide elektronikoa: arkote@hotmail.com.
- Plentziako Piraguismo Kluba. Ondarreta kalea, z/g.
Kirol Instalazio Pribatuak
- Kai-Ederrek instalazio hauek ditu:
- Estaitako pilotaleku laburra (39,6 x 14,5)
- Estali gabeko pilotaleku txikia (32,33 x 12,1)
- Estali gabeko "rebotilloa", haurrentzat.
- Estali gabeko bi tenis pista (36,5 x 18,2)
- Estali gabeko bi igerileku, 35 eta 50 metrokoak
- Haurrentzako igerileku bat
- Erabilera anitzeko pista bat, estali gabekoa (27 x 18)
Kiroldegiak gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako dutxak eta aldagelak ditu. Helbidea: Txurrua kalea, 3. (Telefonoa: 94.677.08.76).
- Plentziako Abanikoan (Isuskitza) instalazio hauek daude:
- Estali gabeko pilotaleku luzea (50 x 11)
- Estali gabeko bi tenis pista (36,6 x 23,8)
- Estali gabeko igerilekua (25 x 12,5). Kiroldegiaren helbidea hauxe da: Isuskitza auzoa, z/g (Telefonoa: 94.677.33.63)
Oharrak
Kostaldeko herrietako berezko kirol nautikoak praktikatzeko, Plentziak arraun-pabilioi bat eta piraguismo-pabilioi bat ditu, Hondartzako Pasealekuan.