LOTURAK

DESKARGATUAK

 

ARTXIBO HISTORIKOA

Informazio Orokorra

foto exterior bibliotecaArtxibo historikoa Goienkale 25an dagoen Billabasoena Eraikuntzako 2. solairuan dago.

Udal eta San Pedro Itsasgizonen Kofradia eta Eskolako Nautikoaren, XVI eta XX mendeetako agiri funtsa gordetzen da. Zaharrenak mikrofilmatuak daude eta 2001ean Bizkaiko Artxibo Historikoarekin sinatutako akordioaren fruitu dira.
 
foto interior biblioteca

 

Kokapena eta ordutegia

  • Helbidea: Goienkale, 25
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00tara.
  • Telefonoa: 946773035
  • Faxa: 946772419
  • Helbide elektronikoa: archivo.plentzia@gmail.com

 

Arau Orokorrak

Fitxa bat betez agirien kontsulta librea izan arren hurrengo arauak jarraitu beharko dira:
  1. Kontsulta gelara folioak bakarrik sartu daitezke, beraz sarreran utziko dira zorro, karpeta eta antzekoak.
  2. Isiltasuna gorde beharko da eta mugikor edo beste edozein tresna itzaliak edukiko dira.
  3. Paper sorta eta kutxetako agirien ordena zainduko da.
  4. Ez da agiri bat baino gehiago utziko aldi berean.
  5. Agiriei kalteak ekiditeko arkatza erabiliko da. Debekatua dago oharpenak, ikurrak etab. egitea.
  6. Ezin daiteke artxiboko hiru unitate baino gehiagoko erreserba egin.
  7. Ez dira agirien kopiarik aterako aurre baimenik gabe eta jatorria beti aipatuko da.
  8. Arau hauen urratzeak artxiboaren kontsularen debekua ekarri dezake.
Plentziako Uri Udala / Ayuntamiento de la Villa de Plentzia
Plaza del Astillero, s/n 48620 Plentzia. Teléfono: + 34 94 677 32 10